25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Obretarako eta irekitzeko lizentziak apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Tramitazioa etetea

Altsasuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.º Azterlanak abiaraztea Altsasuko Hirigintzako Udal Planaren erabileren eta bateragarritasunen araubideari buruzko hirigintzako arau orokorra aldatzeko, helburu izanik udal-mugarte horretan apustu establezimenduak, joko aretoak eta bingoak jartzeko baldintzak mugatzea eta zehaztea.

2.º Dekretatzea eten egiten dela, Altsasuko udal-mugartean, gehienez urtebeterako, obretarako eta irekitzeko lizentzien tramitazioa, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina. Eten honek ez die eragingo jadanik Altsasuko Udalaren lan eta jarduera baimena duten espedienteei.

Akordio honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2001468