25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko urtarrilaren 22an hartua, onesten duena mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea Tuterako udal-mugarteko 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean, eta trazadura aldatzea Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidean, Tuteratik Cabanillasko udal-mugarteraino doan tarte batean.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari hasiera batean esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura berritu denez gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio eskudantziak erabiltzea mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko Tuterako udal-mugarteko 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean, eta trazadura aldatzeko Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidean, Tuteratik Cabanillasko udal-mugarteraino doan tarte batean.

19/1997 Legearen arabera, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.

Hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko eta haien inbentarioa egiteko prozedura aplikatzearren 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean, abelbideek Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta izan behar dute. Lan hori beharrezkoa da mugarriak lehengoratzeko eta helburu du abelbidearen balioa nabarmentzea, horrek ondorio onuragarriak izan ditzan lurraldearen antolamenduan eta landa eremuaren garapenean. Prozesuak zehazten du, egungo teknologiak erabiliz, non dauden kokaturik lehenago onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-aktetan finkatutako mugarriak.

Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, hemeretzi alegazio aurkeztu dira, zeinei behar bezalako balorazioa eta txostena egin eta erantzuna eman baitzaie, espedientean jaso bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Onespena ematea mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko abelbide hauetan, Tuterako udal-mugartearen barnean, erantsitako planoetan zehazten den bezala:

–Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.

–Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea.

–11. iraganbidea.

–Alfaroko errepideko iraganbidea.

–5. adarra.

–6. adarra.

2. Trazadurako aldaketa onestea Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidean, Tuteratik Cabanillasko udal-mugarteraino doan tarte batean, erantsitako planoetan zehazten den bezala.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

4. Erabaki hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea bukatzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtso bat jartzen ahal dela honen aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten administrazio publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

Mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea Tuterako udal-mugarteko zenbait abelbidetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2001127