25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

11. poligonoko 92. herri-lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Valtierrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkura berezian, behar den gehiengoa izanik (bat etorriz urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamendurekin eta uztailaren 2ko 6/1990 Legearekin), erabaki zuen hasiera batean onestea 18.829,01 metro koadroren desafektazioa, hain zuzen ere 11. poligonoko 92. lurzatikoak, haien erabilera lagatzeko Guerra Castillejo Juan eta Zapatería Los Arcos Juleni, zerrikumeen gizendegi bat ezartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2001352