25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Valtierrako Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Erabaki hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Valtierran, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

2020KO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Obra lizentzia

–Obra berriak eta eraispenak: aurrekontuaren %0,25.

–Obra txikiak edo zaharberritzeak: aurrekontuaren %0,25.

–5.000 euro baino gutxiagoko obrak: 10 euro, gutxienez.

–Galtzada okupatzea (garabiak, edukiontziak, aldamioak, eraikuntza materialak...):

  • 1. egunetik 15. egunera bitartean: 10 euro/eguna.
  • 15. egunetik gora: 5 euro/eguna.

Edateko uraren hornidura tasak

–Sareko hargunearen kuota: 142 euro.

–Eskura izateko kuota edo finkoa: 5,2 euro/hiruhileko.

–Etxeko kontsumoa (m³): 0,82 euro/m³.

–Industriako kontsumoa (m³): 0,73 euro/m³.

–Ur kontsumoa, edateko bihurtzeko araztegiaren aurretik (m³): 0,20 euro/m³.

Estolderiaren tasa

–Sarera lotzeko kuota: 44 euro/hiruhileko.

–Zerbitzuko kuota: 7,3 euro/hiruhileko.

Hilerria

Hilerriaren erabilera:

–6 tokirendako hilobia: 63 euro.

–3 tokirendako hilobia: 47 euro.

–Toki batendako hilobia: 32 euro.

–Toki bakoitzeko, 6rendako hilobian: 13 euro.

–Toki bakoitzeko, 3rendako hilobian: 15 euro.

Ehorzketa zerbitzuak:

–Ehorzketa: 100 euro.

–Errautsak kolunbarioan ehorztea: 25 euro.

–Errautsak hilobian ehorztea: 25 euro.

–Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea: 100 euro.

–Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: 60 euro.

–Kolunbarioen salmenta: 150 euro.

–Kolunbarioak mantentzea: 13 euro.

Eremu publikoa okupatzeko tasa

Merkatu txikia:

–5 m/lineal bitarteko saltokiak: 8 euro/eguna.

–6 m/linealetik gorakoak: euro 1 gehiago m/l bakoitzeko.

Astearteren batean ezin bada saltokia jarri estatu mailako jaia delako (eguberria, urtarrilaren 1a, etab.) ez da kobratuko egun zehatz horretako tasa.

Ohiko saltokiek %30eko hobaria izanen dute.

Jaietako saltokiak:

Aplikatuko zaie inauterietan, gazteriaren jaietan, herriko jaietan eta Esperantzako Andre Mariaren jaietan jarri beharreko saltokiei.

–10 euro egunean, saltoki bakoitzeko. Gehienez 6 metro. Jaiegun guztiak ordainduko dira, eta haiek hasi aurretik.

Pasabideak:

–Prezioa, pasabide bakoitzeko: 3 ml bitarte, 90 euro; handik gora gehitzen den ml bakoitzeko,10 euro (atearen luzera izanen da muga).

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak:

–Tramitatzea JGOKA espedienteak (jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak): 62 euro bakoitza + Namainsako teknikarien ordainsariak.

–EJZko alta (ekonomia-jardueren gaineko zerga): 20 euro.

–Aldaketak EJZn: 10 euro.

–Ikuskapenak: 50 euro + Namainsako lansariak.

–Ziurtagiriak: 1 euro.

–Konpultsak: 1 euro.

(*) Ziurtagiriak gizarte gaien kariaz eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu eta doakoak izanen dira.

–Udal Artxiboko DIN-A4 fotokopiak:

  • Alde bakarretik, koloretakoa: 0,14 euro. Zuri-beltzean: 0,10 euro.
  • Bi aldeetatik, koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

–Udal Artxiboko fotokopiak:

  • DIN A3: Koloretakoa, 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

–Postaz edo posta elektronikoz igortzea: 2 euro.

–Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik: 40 euro.

Zoruko aprobetxamendu berezien tasa,
ostatuek terrazak paratzeagatik

Martxotik urrira bitartean (barne):

–Erdialdeko ostatuak:

  • 0-60 m² artean: 275 euro.
  • 60 m²-tik gora: 2 euro/m.

–Bazterraldeko ostatuak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak:

  • 0-60m² artean: 130 euro.
  • 60 m-tik gora: 1 euro/m.

60 m²-tik gora, honela kalkulatuko da zenbatekoa: eskatutako gainerako metroak biderkatuko dira metroak gehitzeagatik ezarritako tasarekin. Emaitza zati terrazaren 8 hilabeteak eginen da. Ateratzen den kopurua gehituko zaio 60 m² arte ezarritako tasari, eta gutxienez hilabete batekoa izanen da gehitzeko eskaera.

Urtearen gainerakoan (urtarrilean, otsailean, azaroan eta abenduan): 10 euro hilean.

Familiarendako eta helduendako zinemaren
eta ikuskizunen prezio publikoa

ZINEMA ETA ANTZERKI SAREKOAK EZ DIREN
IKUSKIZUNAK

ALDEZ
AURRETIK

TXARTELDEGIAN

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, helduendako

4,5 euro

5 euro

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, haurrendako (sarrera bakarra)

3,5 euro

4 euro

ANTZERKI SAREKO IKUSKIZUNAK

ALDEZ
AURRETIK

TXARTELDEGIAN

Helduendako ikuskizunetarako sarrerak (sarrera bakarra)

6 euro

6 euro

Familiarendako ikuskizunetarako sarrerak

3,5 euro

4 euro

(*) Horiek prezio orokorrak dira. Ikuskizunaren kostuaren arabera igotzen ahal dira, eta ez dira aplikatuko baldin eta diru-bilketa egiten badu ikuskizuna ematen duen konpainiak edo elkarteak.

Musika eskolako tasak

Ikasturtea (10 hilabete).

–Musika hizkuntza, heldu eta haurrendako: 25 euro hilean.

–Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza eginez gero: 10 euro hilean.

–Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza egin ezean: 25 euro hilean.

Haurrendako eta/edo helduendako, bandarako ez den musika-tresna: 30 euro hilean.

–Haurtzaindegi musikala: 15 euro hilean.

–Valtierrako Musika Eskolatik Musika Bandan sartzen diren ikasleek %20ko hobaria izanen dute, baldin eta aprobetxamendu egokia egiten badute eta eskoletara, saiakuntzetara eta kontzertuetara joaten badira. Eskolako eta Bandako zuzendaria izanen da beka erdiesteko baldintzak betetzen ez direla jakinarazteko arduraduna.

–Familia ugariek %20ko hobaria izanen dute.

–Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituzten familia unitateei aplikatuko zaie honako deskontu hau:

  • Familia-unitateko bigarren kidea: %10.
  • Familia-unitateko hirugarren kidea (eta hurrengoak): %15.

Kiroldegia eta padel pistak erabiltzeko tasak

Kiroldegia erabiltzeko tasak (urtekoa):

–Batena:

  • 18 urtetik gorakoak: 80 euro.
  • 12 eta 18 urte bitarteko adingabeak: 68 euro.
  • Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak: 48 euro.

–Familiakoa (familia-unitate berekoa):

  • Bi kidekoak: 104 euro.
  • Hiru kidekoak: 116 euro.
  • Lau kidekoak: 127 euro.
  • Bost kidekoak: 141 euro.
  • Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko: 12 euro.

–Sarrerak:

  • Batenak: 6 euro/eguna.
  • Pistaren alokairua: 32 euro/ordua.
  • Elkarteek, taldeek edo enpresek antolaturiko ikastaro arruntak: 15 euro hilean.

Kiroldegia erabiltzeko tasak (hiruhilekoa):

–Batena:

  • 18 urtetik gorakoak: 28 euro.
  • 12 eta 18 urte bitarteko adingabeak: 24 euro.
  • Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak: 19 euro.

–Familiakoa (familia unitate berekoa)

  • Bi kidekoak: 35 euro.
  • Hiru kidekoak: 39 euro.
  • Lau kidekoak: 42 euro.
  • Bost kidekoak: 47 euro.
  • Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko: 3 euro.

Kiroldegia erabiltzeko tasak (hilabetekoa):

–Batena:

  • 18 urtetik gorakoak: 10 euro.
  • 12 eta 18 urte bitarteko adingabeak: 8,5 euro.
  • Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak: 6 euro.

–Familiakoa (familia-unitate berekoa):

  • Bi kidekoak: 13 euro.
  • Hiru kidekoak: 14,50 euro.
  • Lau kidekoak: 16 euro.
  • Bost kidekoak: 18 euro.
  • Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko: 1 euro.

Urteko padel tasa:

PADELA BAKARRIK

%30eko
DESKONTUA URTEKO
ABONATUENDAKO

BATENA

18 urtetik gorakoak

60 euro

42,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

50 euro

35,00 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

38 euro

26,60 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

82 euro

57,40 euro

Hiru kidekoak

94 euro

65,80 euro

Lau kidekoak

106 euro

74,20 euro

Bost kidekoak

118 euro

82,60 euro

Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko

12 euro

8,40 euro

SARRERAK

Batena

6 euro eguneko

Pistaren alokairua

20 euro/ordua

Pista alokatzen dutenean irabazteko asmoa duten partikularrek

15 euro/hilabetea, pista gehienez ere 4 ordu astean erabilita

Hiru hileko padel tasa:

PADELA BAKARRIK

%30eko
DESKONTUA URTEKO
ABONATUENDAKO

BATENA

18 urtetik gorakoak

20 euro

14,00 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

16 euro

11,20 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

13 euro

9,10 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

25 euro

17,50 euro

Hiru kidekoak

29 euro

20,30 euro

Lau kidekoak

33 euro

23,10 euro

Bost kidekoak

37 euro

25,90 euro

Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko

3 euro

2,10 euro

Hilabeteko padel tasa:

PADELA BAKARRIK

%30eko
DESKONTUA URTEKO
ABONATUENDAKO

BATENA

18 urtetik gorakoak

7,50 euro

5,20 euro

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak

6,30 euro

4,40 euro

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

4,70 euro

3,30 euro

FAMILIAKOA (familia-unitate berekoa)

Bi kidekoak

10,20 euro

7,20 euro

Hiru kidekoak

11,70 euro

8,20 euro

Lau kidekoak

13,20 euro

9,00 euro

Bost kidekoak

14,70 euro

10,30 euro

Bost kidetik gora, kide gehiago bakoitzeko

1,00 euro

0,70 euro

Leizeak erabiltzeko kanona

–0 m² eta 30 m² bitarte: 44 euro.

–30 eta 40 m² bitarte: 50 euro.

–40 eta 50 m² bitarte: 56 euro.

–50 eta 60 m² bitarte: 65 euro.

–60 eta 70 m² bitarte: 72 euro.

–70 eta 80 m² bitarte: 77 euro.

–80 eta 90 m² bitarte: 84 euro.

–90 eta 100 m² bitarte: 89 euro.

–100 eta 110 m² bitarte: 97 euro.

–Piperoak: 95 euro.

–Etxeak: 119 euro.

–Leizeak turismo erabilerarako: 135 euro.

Herriko telebistaren bideoen kopiak

–2 ordu artekoak: 10 euro/emanaldia edo klipa.

–Jaietako DVDa: 33 euro.

Udal Aldizkariko iragarkiak

–1 aldizkaritarako modulua: 70 euro.

–4 aldizkaritarako modulua: 120 euro.

–Orrialde erdia aldizkari batean: 190 euro.

–Orrialde osoa aldizkari batean: 330 euro.

Kultur etxea erabiltzea

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babesten baditu (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda): 0 euro.

(*) Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10 euro/ordua gehituta astelehenetik ostiralera eta 15 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta antzeko beste entitate batzuek, baldin irabazi-asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6 euro/ordua.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12 euro/ordua.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

–Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10 euro/ordua gehituta astelehenetik ostiralera eta 15 euro/ordua gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

Udalaren aretoen erabilera

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Giltzaren fidantza besterik ez da kobratuko: 0 euro.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta antzeko beste entitate batzuek, baldin irabazi-asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 12 euro/ordua.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 24 euro/ordua.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 42 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 60 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

(*) Udaletxeko giltzaren fidantza: 20 euro.

Gizarte etxea erabiltzea

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0 euro.

2.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Gizarte arloko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fidantza besterik ez da kobratuko (20 euro): 0 euro.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta antzeko beste entitate batzuk, irabazi-asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6 euro/ordua.

4.–Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12 euro/ordua.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 1. eta 2. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; euro bat ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; euro bat ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko.

7.–Urtebetetzeak, askotariko ospakizunak, otamenak: 25 euro, gehi 20 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada, 15 euro gehiago ordainduko dira.

8.–Herri afari eta bazkariak, kintoenak, etab.: 1 euro buruko, gehi 50 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak.

Erreserba hurrenkeran, udal bulegoetan aurkeztutako eskabidearen data eta sarrera zenbakiak emanen dute lehentasuna.

Aurreko kasu guztietan, 8. puntuko jardueretan izan ezik, fidantza 20 eurokoa izanen da. Erreserbatutako egun bakoitzeko pagatuko da fidantza.

Udalak nahiz edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, sarrera kobratzeko aukera dago; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura, baita sarrerak kobratzeko eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uzteko ardura ere.

Udalak antolatutako ikastaroak

Ikastaro bakoitzaren prezioak finkatuko dira hura egiteko erabakitzen denean, kontuan harturik parte-hartzaileen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80.

Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa izanen da bertan abonaturik egotea; bestela, ikastaroaren prezioaz gain, ordaindu beharko du kiroldegiko hiruhilekoko abonamenduaren prezioaren %80.

2020. urterako, prezio bereziak onesten dira kiroldegian garatzen den ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen duten abonatuentzat, eta %50eko deskontua egiten da bigarren ikastaroan eta hurrengoetan.

Herri-lurretako aprobetxamenduen kanona

Aprobetxamenduak indarra duen bitartean.

Aurreko urteko prezioa, Nafarroako KPIaren igoeraren araberakoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Zerga-tasak

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (%0,1-%0,5): %0,38.

–EIOZ (eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga) (%2-%5): %4,80.

–EJZ (ekonomia-jardueren gaineko zerga) (1 eta 1,4 arteko errekargua): 1,4.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zerga -plusbalioa- (%8-%25): %15.

Plusbalioaren gaineko zergaren koefizienteetarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legera jotzen dugu, zeina 19/2017 Foru Legearen bidez aldatu baitzen, eta koefiziente horiek eguneratzen baititu.

Iragarkiaren kodea: L1916860