25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Dirulaguntzako 1. deialdia: laguntza ekonomikoak emateko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz, 2020. urtean gizarte-larrialdiko egoeran dauden Tafallako pertsonei
eta/edo familiei. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 491522.

2020ko laguntzen deialdia, honako hauetarako:

–Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzuteko.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzuteko.

–Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko.

A) Onuradunak: Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, Tafallan erroldatuak, behar adinako baliabide ekonomiko propio nahikorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzaren babesik gabe daudenak ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

B) Xedea: Pertsonen eta/edo familien oinarrizko premiei erantzutea, eremu hauetan:

–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

–Nutrizioa eta higienea.

–Osasunarekin ikusteko duten laguntzak.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

–Txikilandia udal ludoteka.

–Tafallako Haur Eskola.

–Eskolako materialak.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

D) Zenbatekoa: 8.500 euro.

Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira:

Gizarte-larrialdietarako transferentziak 0-23111-4800000.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2020ko azaroaren 30a arte, baldin eta aurrekontu-kontsignazioa badago.

F) Dirulaguntza kudeatzen duen organoa: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2000436