25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok bake epaile ordezko izateko eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan, behar den eskabidea eta informazioa bertan emanen baitzaio.

Sesman, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2001003