25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak erabaki du prozedura abiaraztea Miranda Argako bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko.

Horrenbestez, honen bidez iragarri egiten da hutsik daudela Miranda Argako bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak; hori guztia, bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin, baita Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoarekin ere.

Izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak ezartzen dituenak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainola izatea, adinez nagusia, udalerrian helbideratuta egotea eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Miranda Argako Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea, hala eskatu eta legezko baldintzak betetzen dituztenen artetik. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Miranda Argan, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2001104