25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da hutsik dagoen Mendabiako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.

Interesdunek, aipatutako arauetan eskatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, eskabidea aurkez dezakete zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2000848