2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantzan eta 2020. urterako prezio publikoak. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020rako aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren prezio publikoetan.
Erabakia argitaratu zen 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, eta Barañaingo Udalaren ediktuen taulan. Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluko aginduak betetzeko, aipatu ordenantzetako aldaketak eta haietan ezarritako tarifak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. Artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
I. ERANSKINA
ALDAKETAK ORDENANTZEN TESTUAN
Ordenantzen testuetan 1. araua aldatzen da 2019koen aldean. Egindako aldaketak eransten dira.
1. araua–9. artikulua
Testu berria:
9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:
Familia ugariendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada, agiri ofizial baten bidez egiaztatua, eta Lagunak Udal Zerbitzuak baimentzen badu.
1. araua–16. artikulua
Testu berria:
16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, bai eta Gizarte Ongizatearen bidez egoera ekonomiko ahula egiaztatzen dutenek ere, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko, eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutxiago izanen, ezta bost urte baino gehiago ere. Ezin izanen da berriz eszedentziarik eskatu bi urteko epean, azkeneko altatik zenbatzen hasita.
1. araua–22. artikulua
22. artikulua. Gonbidatu-sarreraren prezioa aplikatuko zaie abonatuen udako gonbidapenei. Ezartzen da gehienez ere hiru gonbidatu-sarrera izan daitezkeela 18 urtez gorako abonatu eta denboraldi bakoitzeko.
PREZIO PUBLIKOEN ALDAKETA
Prezio publikoen aldaketak egiten dira honako hauetan: adin tarteetan, udako sarrerei eta abonamenduei eta gizarte ongizateari dagokienez; gonbidatu-sarreren prezio publiko bat ezarri da; futbol sarreretan kategoria bat ezarri da; eta pilotalekuaren alokairu-prezio bat ezarri da taldeko kirol erabilerarako.
ERANSKINA
Prezio publikoak, 1. araua
| 2019 (euro) | 2020 (euro) |
PILOTALEKUKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 6,00 | 6,00 |
Abonatu gabeko erroldatu gabeak | 12,00 | 12,00 |
Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 6,50 | 6,50 |
TENIS PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 6,00 | 6,00 |
Abonatu gabeko erroldatu gabeak | 12,00 | 12,00 |
Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 6,50 | 6,50 |
PADEL PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 6,00 | 6,00 |
Abonatu gabeko erroldatu gabeak | 12,00 | 12,00 |
Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 6,50 | 6,50 |
IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 6,00 | 6,00 |
Abonatu gabeko erroldatu gabeak | 12,00 | 12,00 |
BESTE INSTALAZIOETARAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 6,00 | 6,00 |
Abonatu gabeko erroldatu gabeak | 12,00 | 12,00 |
KORTESIAZKO SARRERA | 1,00 | 1,00 |
GONBIDATU-SARRERA | | 2,00 |
UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK |
18 urtetik gorakoak | 10,00 | 10,00 |
14tik 17 urtera bitarte | | 6,50 |
10etik 13 urtera bitarte | | 5,50 |
2tik 9 urtera bitarte | | 4,50 |
2tik 17 urtera bitarte | 6,50 | |
UDAKO SARRERAK ERROLDATU GABEENDAKO |
18 urtetik gorakoak | 18,00 | 18,00 |
14tik 17 urtera bitarte | | 15,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 12,00 |
2tik 9 urtera bitarte | | 9,00 |
2tik 17 urtera bitarte | 15,00 | |
ZAINTZAILEEN ABONAMENDUAK |
Hilabetekoa | 75,00 | 75,00 |
Hilabete erdikoa | 40,00 | 40,00 |
GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONAMENDUAK (HILABETEA) |
65 urtetik gora | 30,60 | |
18tik 64 urtera bitarte | 61,10 | |
2tik 17 urtera bitarte | 40,75 | |
18 urtetik gorakoak | | 61,10 |
14tik 17 urtera bitarte | | 40,75 |
10etik 13 urtera bitarte | | 27,50 |
2tik 9 urtera bitarte | | 15,25 |
GIZARTE ONGIZATEKO ABONAMENDUAK (NEGUA) |
65 urtetik gora | 50,00 | |
18tik 64 urtera bitarte | 100,00 | |
2tik 17 urtera bitarte | 60,00 | |
18 urtetik gorakoak | | 100,00 |
14tik 17 urtera bitarte | | 60,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 45,00 |
2tik 9 urtera bitarte | | 25,00 |
KIROL KUOTA BATERATUA | 152,00 | 152,00 |
ABONATUEN KUOTAK hilabetean |
18 urtetik gorakoak | 15,10 | 15,10 |
14tik 17 urtera bitarte | 8,70 | 8,70 |
10etik 13 urtera bitarte | 5,90 | 5,90 |
2tik 9 urtera bitarte | 3,00 | 3,00 |
65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < LGS) | 10,00 | 10,00 |
Desgaitasuna dutenak >%50 | 6,75 | 6,75 |
KIDETZE-KUOTA, ERROLDATUAK |
Normala | 270,00 | 270,00 |
Abonatu berriak, 65 urtetik gora (familia unitateko per capita errenta < LGS) | 135,00 | 135,00 |
Desgaitasuna dutenak >%50 | 135,00 | 135,00 |
KIDETZE-KUOTA, ERROLDATU GABEAK |
Normala | 378,00 | 378,00 |
KANPAINA BEREZIKO BAZKIDETZE KUOTA | 125,00 | 125,00 |
TAKILLAK (URTEKOA) | 40,00 | 40,00 |
Takillako giltzaren kopia | 9,00 | 9,00 |
UDAKO ABONAMENDUAK (HILEKOA, ERROLDATUAK) |
18 urtetik gorakoak | 125,00 | 125,00 |
2tik 17 urtera bitarte | 71,00 | |
14tik 17 urtera bitarte | | 71,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 60,50 |
2tik 9 urtera bitarte | | 50,00 |
65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak. | 75,00 | 75,00 |
UDAKO ABONAMENDUAK (HILEKOA, ERROLDATU GABEAK) |
18 urtetik gorakoak | 260,00 | 260,00 |
2tik 17 urtera bitarte | 130,00 | |
14tik 17 urtera bitarte | | 130,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 110,00 |
2tik 9 urtera bitarte | | 90,00 |
UDAKO ABONAMENDUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATUAK) |
18 urtetik gorakoak | 70,00 | 70,00 |
2tik 17 urtera bitarte | 45,00 | |
14tik 17 urtera bitarte | | 45,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 40,00 |
2tik 9 urtera bitarte | | 35,00 |
65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak. | 40,00 | 40,00 |
UDAKO ABONAMENDUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATU GABEAK) |
18 urtetik gorakoak | 130,00 | 130,00 |
2tik 17 urtera bitarte | 65,00 | |
14tik 17 urtera bitarte | | 65,00 |
10etik 13 urtera bitarte | | 55,00 |
2tik 9 urtera bitarte | | 45,00 |
GIMNASIOKO ABONAMENDUA URTEAN (URTARRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31 ARTE) |
16tik 64 urtera bitarte | Ordutegi osoa | 120,00 | 120,00 |
16tik 64 urtera bitarte | Goizeko ordutegia | 90,00 | 90,00 |
65 urtetik gora | Ordutegi osoa | 80,00 | 80,00 |
65 urtetik gora | Goizeko ordutegia | 60,00 | 60,00 |
Desgaitasuna dutenak >%50 | Ordutegi osoa | 60,00 | 60,00 |
Desgaitasuna dutenak >%50 | Goizeko ordutegia | 39,50 | 39,50 |
16tik 64 urtera bitarte | 10 saioko bonua | 61,00 | 61,00 |
65 urtetik gora | 10 saioko bonua | 31,50 | 31,50 |
Desgaitasuna dutenak >%50 | 10 saioko bonua | 31,50 | 31,50 |
PUBLIZITATE EGONKORRA (3 x 1 metro) |
Denboraldi baterako kontratua | 300,00 | 300,00 |
Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 250,00 | 250,00 |
Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 150,00 | 150,00 |
KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA |
Futbol 11ko zelaia, saio/partida | 90,00 | 90,00 |
Futbol 8ko zelaia, saio/partida | 65,00 | 65,00 |
Pilotalekua, egun osoa, erabilera berezietarako | 635,00 | 635,00 |
Pilotalekua, egun erdia, erabilera berezietarako | 320,00 | 320,00 |
Hockey/eskubaloi pista, saioa/partida | 65,00 | 65,00 |
Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia | 21,00 | 21,00 |
Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat | 65,00 | 65,00 |
Pilotalekuaren alokairua, taldeko kirola egiteko | | 35,00 |
Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko | 35,00 | 35,00 |
Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako | 635,00 | 635,00 |
Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako | 320,00 | 320,00 |
Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako | 618,00 | 618,00 |
Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako | 309,00 | 309,00 |
EGUR/IKATZ FARDELA | 5,00 | 5,00 |
Prezio publikoak, 2. araua
| 2019 (euro) | 2020 (euro) |
TENIS IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 42,95 | 42,95 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 56,65 | 56,65 |
IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 39,00 | 39,00 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 64,00 | 64,00 |
PADEL IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 60,00 | 60,00 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 75,00 | 75,00 |
GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 140,60 | 140,60 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 175,10 | 175,10 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 105,45 | 105,45 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 131,32 | 131,32 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 20 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 70,30 | 70,30 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 87,55 | 87,55 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 52,72 | 52,72 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 65,66 | 65,66 |
FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK |
Hirugarren maila | 10,00 | 10,00 |
Erkidego mailakoa/Lehentasunezkoa | 8,00 | 8,00 |
Gazteen ohorezko maila | 5,00 | 5,00 |
MENDIRAKO AUTOBUSA ABONATUENDAKO |
18 urtetik gora, goizeko irteera | 7,00 | 7,00 |
15etik 17 urtera bitarte, goizeko irteera | 5,00 | 5,00 |
14 urtera arte, goizeko irteera | 2,00 | 2,00 |
18 urtetik gora, egun pasa | 9,00 | 9,00 |
15etik 17 urtera bitarte, egun pasa | 6,00 | 6,00 |
14 urtera arte, egun pasa | 4,00 | 4,00 |
MENDIRAKO AUTOBUSA ABONATU GABEENDAKO |
18 urtetik gora, goizeko irteera | 15,00 | 15,00 |
15etik 17 urtera bitarte, goizeko irteera | 9,00 | 9,00 |
14 urtera arte, goizeko irteera | 6,00 | 6,00 |
18 urtetik gora, egun pasa | 17,00 | 17,00 |
15etik 17 urtera bitarte, egun pasa | 12,00 | 12,00 |
14 urtera arte, egun pasa | 8,00 | 8,00 |
Prezio publikoak, 3. araua
| 2019 (euro) | 2020 (euro) |
AGIRIEN FOTOKOPIAK PARTIKULARRENDAKO |
Din A-4 tamainako kopia | 0,22 | 0,22 |
Din A-3 tamainako kopia | 0,53 | 0,53 |
LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIEN TRAMITAZIOA |
Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako | 20,00 | 20,00 |
Gainerako lanpostuetarako | 10,00 | 10,00 |
KARNETAK EGITEA |
Abonatu berriak eta berritzeak | 3,50 | 3,50 |
Karneta berriz luzatzea, galdu ondoan | 7,00 | 7,00 |
ABONATU GABEEN LIZENTZIEN TRAMITAZIOA |
Erroldatua | 10,00 | 10,00 |
Erroldatu gabea | 15,00 | 15,00 |
Prezio publikoak, 4. araua
| 2019 (euro) | 2020 (euro) |
Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 1,50 | 1,50 |
Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 3,09 | 3,09 |
Pista egun osorako alokatzea | 618,00 | 618,00 |
Pista egun erdirako alokatzea | 309,00 | 309,00 |
Iragarkiaren kodea: L2000571