235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 23an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide batzuk izendatzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntza Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an egindako bilkuran hartu zuen Erabakiaren bidez, kide izendatu zituen, batetik, Ignacio Toni Echeverría jauna, desgaitasun mota desberdinak biltzen dituzten erakundeen artean ordezkaritza handiena duenaren ordezkari gisa, eta, bestetik, Sergio Iribarren Galbete jauna, “Sortzen” Gurasoen Federazioaren ordezkari gisa.

2020ko abuztuaren 31n, desgaitasun mota desberdinak biltzen dituzten erakundeen artean ordezkaritza handiena duenak adierazi dio Nafarroako Eskola Kontseiluari Mariluz Sanz Escudero andrea izendatu duela bere ordezkari izan dadin Nafarroako Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian, Ignacio Toni Echeverría jaunaren ordez.

Era berean, “Sortzen” Gurasoen Federazioak adierazi dio Nafarroako Eskola Kontseiluari Marta Díez Napal andrea izendatu duela bere ordezkari izan dadin Nafarroako Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian, Sergio Iribarren Galbete jaunaren ordez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide izendatzea Mariluz Sanz Escudero andrea, desgaitasun mota desberdinak biltzen dituzten erakundeen artean ordezkaritza handiena duenaren ordezkari gisa, eta Marta Díez Napal andrea, “Sortzen” Gurasoen Federazioaren ordezkari gisa.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Mariluz Sanz Escudero andrea izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide, desgaitasun mota desberdinak biltzen dituzten erakundeen artean ordezkaritza handiena duenaren ordezkari gisa, Ignacio Toni Echeverría jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko azaroaren 6ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Marta Díez Napal andrea izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide, “Sortzen” Gurasoen Federazioaren ordezkari gisa, Sergio Iribarren Galbete jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko azaroaren 6ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Mariluz Sanz Escudero, Marta Díez Napal, Ignacio Toni Echeverría eta Sergio Iribarren Galbete jaun-andreei, Desgaitasuna dutenak ordezkatzen dituzten Nafarroako Entitateen Batzordeari, “Sortzen” Gurasoen Federazioari, Hezkuntza Departamentuari eta Nafarroako Eskola Kontseilu edo Nafarroako Hezkuntza Batzorde Nagusiari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2011080