230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Martzillako udal-mugartean legarra erauzteko “La Planilla” meatzaritza proiektuarena.

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; eta 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa.

Jarduerak ukitzen dituela uste dutenek alegazioak aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ahal dela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta, 30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-planilla-marcilla

Iruñean, 2020ko irailaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2010949