230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-154

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Ustarrozko saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ur-ibilgua: Azpa erreka (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Eguesibar (Nafarroa).

Herriko isurketak 1500 m³ inguruko bolumena du urtean, eta, Imhoff biltegi batean aratzu ondoren Azpa errekara isuriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011146