230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-525

Piscifactoría Aguas Claras SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Piscifactoría Aguas Claras SL.

Xedea: arrain-haztegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esa (Nafarroa).

Xedea da hondakinen uren isurketarako baimena berrikustea, bai amuarrain eta gaizkaten hiltegiko eta eraldaketa eremuko hondakin urak, urtean 10.000 m³ baino gutxiagoko bolumena dutenak, bai igerilekuetakoak (akuikulturako jarduera), urtean 157.680.000 m³ baino gutxiagoko bolumena dutenak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011144