230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua). Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko uztailaren 24an egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditu bat gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11koan), 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Horregatik guztiagatik, goian adierazitako araudiaren arabera, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horren testua. Hona hemen:

Partida hauek sortzea:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 1611 6230004

Aparteko kreditua

Obrak eta kontagailu berriak ezartzea

28.000,00

Finantzabideak.

PARTIDA

FINANTZAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 9200 2130005

Kreditu lotu gabea deuseztatzea

Obrak eta kontagailu berriak ezartzea

28.000,00

Erripan (Odieta), 2020ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2011254