230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko ekainaren 25ean egin batzar orokor arruntean, lehen aldaketa onetsi zuen, hasiera batez, entitatearen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, argitaratu ondoan eta hamabost egun baliodunean jendaurrean eduki ondoan Mankomunitateko Idazkaritzan, inork ez du haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da eta bidezkoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea laburturik(Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Mankomunitatea:

GASTUAK:

–Ur zerbitzua: +147.308,00 euro.

–Hiri Hondakin Zerbitzua: +196.600,00 euro.

Gastuak, guztira: +343.908,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

–0. kapitulua: +147.308,00 euro.

–1. kapitulua: +196.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: +343.908,00 euro.

Lizarran, 2020ko irailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2011104