230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean, 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, Udalak hartu zuena 2020ko abuztuaren 17ko osoko bilkuran. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

1.4530.68100.–Herriko eremuak egokitzea: 25.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.75050.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 16.518,00 euro.

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.482,00 euro.

Ukarren, 2020ko irailaren 23an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2010983