230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, 1/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena eman zen argitara. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua

GASTUAK:

6. kapitulua.–Banda zabalaren kanalizazioa: 23.860,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 23.860,00 euro.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1. kapitulua.–Graduaren aitorpena: 24.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 24.800,00 euro.

Santsolen, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2011256