230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

–Aparteko kreditua:

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.000,00 euro.

–Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 16.500,00 euro.

–Finantzaketa:

Gastuak:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 55.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

Azkoienen, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2011258