230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2020ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko irailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituen espedienteak. Hona hemen:

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituaren espedientea, argiteria publikoko tarte berri bat jartzeko Iturtxipia kiroldegiaren eta Oteitzako industrialdearen artean, 28.000,00 euro gastuen 1650,6090000 partidan: “Argiteriako tarte berria kiroldegia-industrialdea”. Honela finantzatuko da: diru-sarreren 7508001 partida: “Libreki erabakitzeko plana-Despopulazioari aurre egitea”, 16.518,00 euro, eta diru-sarreren 87000 partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 11.482,00 euro.

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituaren espedientea, udaletxean eta kiroldegian barneko argiteria berritzeko, baita osasun kontsultategian aire girotua instalatzeko ere, 35.000 euro gastuen 9200,6320000 partidan: “Barneko argiteria udaletxean eta kiroldegian” eta 3.368,24 euro gastuen 3121,6220000 partidan: “Aire girotua osasun kontsultategian”. Honela finantzatuko da: diru-sarreren 7508003 partida: “Aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako”, 38.368,24 euro.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2020ko irailaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2010984