230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1542. lurzatian.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Ampliación Comarca 1 industrialdeko 1542. lurzatian (L kalea, 29.-31. nabeak), Electricidad Industrial Iruña SLk sustatua, solairuarteko azalera handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonda 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2020ko irailaren 17ko osoko bilkuran aho batez hartutako erabakiaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da behin betiko onetsi xehetasun-azterketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Orkoienen, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011132