230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2020ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako aurrekontu-aldaketa hauek:

1.–Plan ekonomiko-finantzarioa betetzeko plana.

2.–Aparteko kreditua.

3.–Aparteko kreditua COVID-19arengatik sortutako gastuak finantzatzeko.

4.–Kreditu-gehigarria maileguaren amortizaziorako.

5.–Kreditu transferentziak.

Interesdunek espedienteak ikus ditzakete, eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du horiek ebazteko, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Bestela, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko zenbakian aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Erriberrin, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2011111