230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Xehetasun-azterketa, Ostizko 9. poligonoko 186., 67., 68., 176., 187., 247., 250., 40., 41., 249., 188. eta 189. lurzatiena.
Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Odietako Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko Ostizko OS-1.1 sektorea (iparraldea) exekuzio unitatearena (Ostizko 9. poligonoko 186, 67, 68, 176, 187, 247, 250, 40, 41, 249, 188 eta 189. lurzatiak), Alcanza Outsourcing SL entitateak eskatuta.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Erripan (Odieta), 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011147