230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen Muruzabalgo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren irailaren 4ko 2020/0072 Ebazpenaren bidez, Miguel Izu Legardako Udaleko zinegotzia eskuordetu duela ezkontza zibil bat egiteko, udaletxe honetan 2020ko urriaren 10ean izatekoa dena hain zuzen ere.

Muruzabalen, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2011187