230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 3/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, Biomasadun berokuntzarako eta etxeko ur berorako Barrutiko Sarearen Proiektua gauzatzeko, 301.813,37 euroko zenbatekoarekin; aparteko kreditu baten bidez ordainduko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 3/2020 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2011259