230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 11. aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2011250