230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

1-6/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, aurrekontuan aldaketak egitea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 aldaketa: kreditu-transferentzia “Herriko festak. Kultura” partidatik “Farmazia eta COVID-19tik babesteko materiala” partidara (1.2318.22199), 4.000 eurokoa.

2/2020 aldaketa: kreditu-gehigarria “Hiltegiaren teilatua” partidara, 1.2318 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura.

3/2020 aldaketa: kreditu-gehigarria “Kontratatutako langileen ordainsariak” partidara, 8.500 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura.

4/2020 aldaketa: kreditu-gehigarria “Kontratatutako langileen Gizarte Segurantza” partidara, 2.400 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura.

5/2020 aldaketa: kreditu-transferentzia “Transferentzia Ziraukiri sorosleengatik” partidatik “Sorosleen ordainsariak” partidara, 8.000 eurokoa.

6/2020 aldaketa: aparteko kreditua “Sorosleen Gizarte Segurantza” partidara, 3.400 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura.

Mañerun, 2020ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2010794