230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

6-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2020ko irailaren 24an, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu-aldaketa hauek 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean:

A) 6/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko “4121-68101 - Sotoko baratzeen zerbitzuko bidea” aplikazioa sortzen duena. Aplikazio hori Larragako Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrekoa da, 24.000,00 euro.

Aparteko kreditu hori honela finantzatuko da:

1.–Kreditu transferentzia aurrekontuko “4121-68100 - Nekazaritzako azpiegiturak” aplikaziotik: 10.000,00 euro.

2.–Dauden inbertsio funtsak aktibatzea, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura “Finantza-aktiboak”: 14.000,00 euro.

B) 7/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko “1500- 63702 - Balsako errepidea zolatzea” aplikazioa sortzen duena, 30.000,00 euro.

Aparteko kreditu hori honela finantzatuko da:

1.–Aurrekontu-aplikazio sortu berria “7508006 - Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen 14. xedapen gehigarria), 26.000,00 euro.

2.–Dauden inbertsio funtsak aktibatzea, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”): 4.000,00 euro.

C) 8/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko “9200-63303 - megafonia ekipoa” aplikazioa sortzen duena, 12.040,35 euro.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatzeko, dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”): 12.040,35 euro.

D) 9/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko “3340-63203 - Paisaia begiratokia eta begiratoki soziokulturala - (Agenda 21)” aplikazioa sortzen duena, 40.000,00 euro.

Aparteko kreditu hori honela finantzatuko da:

1.–Aurrekontu-aplikazio sortu berria “7508007 - Gobernuaren dirulaguntza, Agenda 21”, 20.000,00 euro.

2.–Dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”): 20.000,00 euro.

E) 10/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, aurrekontuko “9200-62600 - Informatikako ekipoak” aplikazioa sortzen duena, 3.000,00 euro.

Aurrekontu-aldaketa hori finantzatzeko, dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”): 3.000,00 euro.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin, 18. artikuluarekin lotuta (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan), eta, orobat, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin, 202. artikuluarekin lotuta.

Larragan, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2011193