230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tokiko Gobernuko Batzarreko kide berria izendatzea

Etxarri Aranazko alkateak 2020ko irailaren 22an eman 2020-289 Ebazpenaren bidez, eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako ebazpen hau onetsi dut. Hona hemen hitzez hitz:

Ikusirik alkatearen ekainaren 28ko 2019/221 Ebazpena, zeinaren bidez Etxarri Aranazko Udalean Gobernu Batzarra sortzea erabaki baitzen, 5.000 biztanle baino gutxiagoko Udalerria izan arren.

Ikusirik alkatearen irailaren 22ko 2020/288 Ebazpena, zeinaren bidez María Saez de Albeniz Bregaña zinegotzia Gobernu Batzordeko kargutik kentzen eta Etxarri Aranazko Udaleko 2. alkateorde izateari uzten baition.

Ikusita Toki Araubidearen Oinarriak ezartzen dituen apirilaren 2ko 7/1985. Legearen (TAOL) 23. artikulua: “Tokiko Gobernu Batzordea Alkateak eta gehienez Udalbatza osatzen duten zinegotzien legezko kopuruaren herena osatuko dute. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emango dio Osoko Bilkurari”.

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52 eta 53. artikuluak.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1.–Arturo Carrero Mundiñano Zinegotzia Etxarri Aranazko Tokiko Gobernuko Batzordeko kide izendatzea.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, AFEren 46 eta 52.4. artikuluan zehazten den ondorioak izan ditzan, sinatu eta hurrengo egunetik eragina izango badu ere.

3.–Udalbatzari erabakiaren berri eman ospatuko den hurrengo bilkuran, AFEren 46. Artikuluan zehazten den bezala.

5.–Erabakia interesdunari jakinarazi, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2020ko irailaren 22an—Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2010941