230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tokiko Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzea
eta bigarren alkateorde izateari uztea

Etxarri Aranazko Alkateak 2020ko irailaren 22an eman 2020-288 Ebazpernaren bidez, eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako ebazpen hau onetsi dut.

Ikusirik alkatearen ekainaren 28ko 2019/221 Ebazpena, zeinaren bidez Etxarri Aranazko Udalean Gobernu Batzarra sortzea erabaki baitzen, 5.000 biztanle baino gutxiagoko Udalerria izan arren.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak ezartzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 23. artikulua, xedatzen duena Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dutela alkateak eta gehienez ere Udalbatzako zinegotzien legezko kopuruaren herenak. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen dio osoko bilkurari.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52.3 eta 46. artikuluak.

Hori guztia oinarritzat hartuz, alkatetza honek

EBAZTEN DU:

1.–María Saez de Albeniz Bregaña kentzea Etxarri Aranazko Gobernu Batzarreko kide kargutik.

2.–Interesdunari ohartaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uztearekin batera uzten diola Etxarri Aranazko bigarren alkateaorde izateari, AFEren 46.3 artikuluan xedatzen den bezala.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, AFEren 46. eta 52.4 artikuluetan ezarritako ondorioak izan ditzan, sinatu eta biharamunetik eragina izango badu ere.

4.–Udalbatzari erabakiaren berri ematea hurrengo bilkuran, AFEren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.–Erabakia interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta beharrezko ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco

Iragarkiaren kodea: L2010932