230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsiko dira, aipatu jendaurreko epea amaitutakoan.

Etxalarren, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2011116