230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2020ko 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko 11/2020 espedientea eta 12/2020 espedientea (kreditu-gehigarriak).

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2011205