230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko abuztuaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2020 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

Iragarkia 2020ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Behin betiko onartutako aldaketa honako hau da:

2/2020 aurrekontu-aldaketa kreditua gaitzeko:

GASTUAK:

1 1710 62500.–“Haur parke berria Intzakardin”: 54.998,43 euro.

FINANTZAKETA:

1 7508001.–“Despopulazioaren aurkako dirulaguntza”: 16.518,00 euro.

1 8700000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 38.480,43 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2011294