230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

4/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko irailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 4/2020 eta 6/2020 espedienteak, kreditu gehikuntza bat eta kreditu berezi bat gaitzeko, hurrenez hurren.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatutakoaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek nahiz bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsiko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondotik.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Donezteben, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2011106