230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2020ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erregelamenduz ezarritako quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 2020 aurrekontuko 1. aldaketa egiteko espedientea.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zarrakaztelun, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2011196