230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2020ko 14., 15. eta 16. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontu-aldaketa hauek Udalaren 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean:

–14. aurrekontu-aldaketa, kreditu transferentzia baita.

–15. aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua baita.

–16. aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria baita.

Aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2020ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2011188