230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

14/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 14/2020 aldaketa 2020ko udal aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Barañainen, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2011141