230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2tik 10era bitarteko aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Andosillan, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2011183