230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2020ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udal honek, 2020ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ablitasen, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2011296