230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertze-errekurtsoa Iruñeko Udaltzaingoko Agente Leheneko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra

Javier Cuevas Azconak berraztertze-errekurtsoa jarri zuen, 2020ko irailaren 9an, Iruñeko Udaltzaingoko Agente Leheneko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra, zeina Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko uztailaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi, eta 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11koan, argitaratu baitzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesdun direnek 15 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen hau egiten denetik aitzina, aipatu errekurtso hori Zapatería kaleko 40ko 1. solairuan (Langileriako bulegoan) aztertzeko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Benita Soteras Ramírez.

Iragarkiaren kodea: L2011185