229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo herritarrei 2020an euskara ikasteko dirulaguntzak ematea eta haiek eskatzea arautzen dituena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/524948). DDBN (Identifikazioa): 524948.

Tokiko gobernu batzarraren 2020ko abuztuaren 10eko erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak onetsi du deialdia, Barañaingo herritarrei euskara ikasteko ikastaroetara joan daitezen dirulaguntzak ematea arautzeko.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 1etik 30era.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan bai Udalaren web-orrian: www.baranain.es.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2011101