229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan

Akatsa atzeman baita 2020ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17an argitaratutako iragarkian, hain zuzen ere Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzari buruzkoan, honako honen bitartez akatsa zuzentzen da eta tarifen eranskina argitaratzen.

Antsoainen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko

I.1.1 Eguzkitakoak, itxiturak edo euskailua duen beste edozein instalazio. Kasu horietan, I.1 azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %10eko igoera aplikatuko zaio

Urtean

42,00 euro

I.2. Terrazak herriko bestetan, baimendutako espazioarengatik ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak, eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoan

Herriko besten garaian

138,35 euro

I.3 Tabernetako barrak herriko bestetan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak

Herriko besten garaian

138,35 euro

I.4. Tabernetako barrak herriko bestetan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak, eskatu eta justifikatu ondoan

Herriko besten garaian

138,35 euro

I.5. Kioskoak (saltzea izozkiak eta abar)

Maiatzetik urrirako denboraldia

320,00 euro

I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal)

Herriko bestetan

89,90 euro

I.7. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

Kutxazain bakoitzeko, urtean

158,70 euro

I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.9. Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.11. Prentsarako kutxak

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.12. Beste aprobetxamendu batzuk:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,60 euro

2,40 euro

I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

Egun edo zatiki bakoitza

1,30 euro

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

0,81 euro

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik

Metro lineala, urtean

7,60 euro

Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

–Egunean

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

1,25 euro

1.735,30 euro

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hurren adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira

Aldamioak

59,45 euro

Hesiak

59,45 euro

Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak

59,45 euro

Eremu publikoa okupatzea 2 ordutik beherako tartean

10,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2011290