229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespena argitaratzen da, eta jarraian ematen da zehaztuta.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an.

Oibarren, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari bat, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. Maila: A. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %9,88. Hutsik.

–Zerbitzu anitzetako 2 enplegatu. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %19,52. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.

–Administrari-ofizial 1. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,55. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6. Hutsik.

–Gerokultore-artatzaile 1. Maila: D. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Garbiketako 2 peoi. Maila: E. Lanaldi partziala, %50. E mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

–Gizarte-langile 1. Maila: B. Lanaldi partziala, %75. Lanpostuko osagarria: %19,50.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Antonio Martínez Sanzol. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuak, 2019-12-31n: 34 urte, 5 hilabete eta 11 egun. Gradua: 6.

–Miguel Ángel Aldunate Garro. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuak, 2019-12-31n: 34 urte, hilabete 1 eta 5 egun. Gradua: 6.

Administrazio-kontratudunak.

–Elena Gurbindo Tellechea. Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko idazkaria. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuak, 2019-12-31n: 2 urte, 9 hilabete eta 22 egun.

–Susana Jiménez Maestre. Administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu aitortuak, 2019-12-31n: 11 urte, 6 hilabete eta 6 egun.

–Laura Oset Larraz. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuak, 2019-12-31n: 10 urte, 11 hilabete eta 25 egun.

–M.ª Carmen Pérez Sabalza. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuak, 2019-12-31n: 10 hilabete eta egun 1.

Iragarkiaren kodea: L2011114