229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura

Alkatetzaren irailaren 21eko 290/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, administrari-ofizialaren lanpostu bat hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

OINARRIAK

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzea administrari-ofizial izateko lanpostu bat, Cortesko Udalaren plantilla organikoan sei zenbakia duena, Cortesko Udaleko bulegoetan aritzeko.

Era berean, eta 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, probak gainditu baina hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Cortesko Udaleko funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da eta hartan kidetuko.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak edozein unetan aldatu ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari egokituko zaizkio, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizunak.

–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, exekuzio lanak barne.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten bestelako eginkizunak, Cortesko Udalak agintzen dizkionak.

–Halaber, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpoko jarduketa eta kudeaketak eginen ditu.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek har dezakete parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, beren kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez ere Batxilergo, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko baldintzetan egotea.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

f) Cortesko Udalaren kontuan (3.3 oinarrian zehaztua) 10 euro sartzea, azterketa eskubideak izateko.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian aurreikusitako epe eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean bete beharko dituzte eta hautapen prozeduran haien jabe izan beharko dute, izendapena egin arte.

3.–Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cortesko Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Cortesko Udalaren Erregistro Orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabili ahalko dira Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

3.2. Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

b) 10 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu honetan:

–Caixabank: ES65 2100 4958 9222 0002 9718.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: Azterketa, adm.-ofiziala.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu ahalko dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Cortesko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian argitaratzeko aginduko du, honako esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/4574b8dc-ace2-49fe-98e2-466d8c9931a2/.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du, bai eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian ere, honako esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/4574b8dc-ace2-49fe-98e2-466d8c9931a2/.

Behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, eta epaimahaia nork eratuko duten. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Antonio Alba Baya, Cortesko Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du.

Epaimahaikidea: Jesús Carlos Martínez Asín, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Natividad Aldaz Calvo, Ribaforadako Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Luis Morales Cerdán, Cortesko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: izendatzeke.

Epaimahaikide idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Andrea Lafuente Bozal, Ribaforadako Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan litezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso ahalko du proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioa 2020ko abendutik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia: leihaketaldia ez da baztergarria izanen eta oposizioaldia baino lehen eginen da. Gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira, baremo honen arabera:

6.3.a) Nafarroako toki entitate batendako, administrari-ofizialaren edo administrari-laguntzailearen lanetan emandako urte bakoitzeko: 1,5 puntu lanean egindako urte bakoitzeko.

6.3.b) Gainerako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren edo administrari laguntzailearen lanetan emandako urte bakoitzeko: 0,75 puntu lanean egindako urte bakoitzeko.

Urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren hartuko da kontuan, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.

Aurreko bi atalen batura ez da 20 puntu baino handiagoa izanen.

6.3.c) Prestakuntza-ikastaroak:

Soilik baloratuko dira toki entitateen kudeaketa administratiboarekin lotura duten berariazko prestakuntza ikastaroen tituluak edo bertaratze ziurtagiriak, betiere erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu badituzte. Honela:

–10etik 30 ordu bitarteko ikastaroa: 0,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

–30etik 100 ordu bitarteko ikastaroa: 0,7 puntu ikastaro bakoitzeko.

–100 ordutik gorako ikastaroa: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak ez dira puntuatuko.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan egindako zerbitzuak eta ikastaroak.

6.3.d) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Cortesko Udalaren iragarki-taulan, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Izangaiek behin-behineko kalifikazio horien aurkako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, bost egun naturaleko epean, Cortesko Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4. Oposizioaldia: Honako ariketa hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehenbiziko proba: Teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio II. eranskineko gaiei buruzko galdera laburrez edo test modukoez osaturiko galde sortari.

Ariketa honengatik gehienez ere 35 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 17,5 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

6.4.2. Bigarren proba: Praktikoa. Zenbait agiri administratibo ofizial prestatu beharko dira, oposiziogileei emanen zaizkien datuekin, lanpostuko zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzkoak; epaimahaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.

Kasu praktiko bakoitzaren planteamendua idatziz edo ahoz edo ordenagailuz egin ahalko du epaimahaiak. Bestetik, dokumentua eskuz edo ordenagailuz egitea eska dezake epaimahaiak.

Proba honetan alderdi gramatikalak, agiriaren aurkezpena eta epaimahaiak emandako datuak ongi jaso izana baloratuko dira.

Bigarren proban gehienez ere 35 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 17,5 puntu erdietsi behar dira.

6.4.3. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

6.4.4. Plika itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak kalifikazioen zerrenda eta plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua argitara emanen ditu iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

6.4.5. Epaimahaiak, plikak jendaurrean ireki ondotik, Cortesko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun atarian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak. Izangaiek behin-behineko kalifikazio horien aurkako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, bost egun naturaleko epean, Cortesko Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azken puntuazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Cortesko Udalaren Erregistro Orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbestekoetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, hasierako eskabidean gezurra esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra aparte utzirik.

7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitu ondoren eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Cortesko Udaleko alkate udalburuak Cortesko Udaleko funtzionario izendatuko du administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan eta behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Cortesko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarriarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, hautapen prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

9.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da Herriko Etxeko iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

9.3. Lortutako azken puntuazioak erabakiko du zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.

9.4. Kontratazio zerrendek bost urte iraunen dute, salbu eta epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

9.5. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

A) Deia:

Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki eman ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen hurrenkeraren arabera dei eginen zaie. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. apartatuan, ezarritakoa.

Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, deialdi honen ondoriozko aldi baterako kontratu bat dela bide, izangai bat lanean ari denean edo aritu denean Cortesko Udalean, kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabetean Udalean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, baldin eta dagokion zerrendan libre badago dei egiten zaionean.

Lan-kontratudun batek kontratuari uko egin ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

B) Uko egitea:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3.–Zaindu beharra izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala zein adoptatua.

4.–Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

5.–Izangaia ezkondu berria izatea edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, uko egitearen lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

C) Baztertzeak:

Deia ekarri duen zerrendatik kanpo geratuko dira izangaiak honako kasu hauetan:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

9.6. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko dira eta hartan kidetuko; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen, oinarrien eta bere aplikaziotik sortzen diren egintzen kontra, ondoko errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Cortesko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Biztanleen udal errolda. Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako tramiteak eta prozedurak.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduran interesdunak direnak, ekiteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua, interesdunen ordezkaritza, identifikazioa eta sinadura prozedura administratiboan. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, isiltasun administratiboa, baldintzak eta epeak (zenbatzea). Administrazio egintzak: Baldintzak. Efikazia, jakinarazpena. Administrazio prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Administrazio errekurtsoak: Printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

3.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Abstenitzea eta errekusatzea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

4.–Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolamendua. V. titulua: Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea: I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.

5.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: Toki entitateen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak. Aurrekontua eta gastu publikoa.

7.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duena. II. kapitulua: 1. atala: Aurrekontua prestatzea eta onestea. III. kapitulua: Gastuen aurrekontuko kredituak. 3. atala. Aurrekontuko aldaketak. IV. kapitulua: Gastuen aurrekontuaren betearazpena. Arauak eta betearazteko faseak.

8.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

9.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onesten duena.

10.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

11.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

12.–4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa: III. titulua: Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. VI. titulua: Zehapenen araubidea.

13.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

14.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio egoerak. Eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Lan araubidean kontratatutako langileak.

15.–Administrazio agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak, kontratua. Artxiboko tratamendua eta antolaketa.

16.–Cortesko Udalaren erregelamendu organikoa, 2020ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an.

17.–Cortesko Udalaren Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza, 2018ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 14an.

18.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

19.–Cortesko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza, 2018ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 6an.

Iragarkiaren kodea: L2010896