229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2020 EBAZPENA, irailaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Zangoza-Kaseda” 13,2 kV-eko aireko linea, goi-tentsiokoa, 1901 eta 1914 zenbakiko euskarrien artean, Zangozako udal-mugartean (SAT11080).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 141/2020 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Zangoza-Kaseda” 13,2 kV-eko aireko linea, goi-tentsiokoa, 1901 eta 1914 zenbakiko euskarrien artean, Zangozako udal-mugartean (Nafarroa) (SAT11080). Halaber, ebazpen horren bidez instalazioa baimendu zen eta haren onura publikoa aitortu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zangozako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Zangozako udaletxean, 2020ko azaroaren 11n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako udaletxeko iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko irailaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2010810