229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

341E/2020 EBAZPENA, irailaren 14koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 6ko 201E/2020 Ebazpena. Horren bidez, deialdi hau ebatzi zen: “Toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKE-ei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez 2020an proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko”.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak urtarrilaren 7an emandako 1E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “Toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKE-ei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez 2020an proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko”.

Uztailaren 6ko 201E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau ebatzi zen: “Toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKE-ei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez 2020an proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko”. Beharrezkoa da ebazpen hori aldatzea eta hartan sartzea eskaerak ez onartzeko arrazoi hauek: ukoa edo atzera egitea, oinarrietako baldintzak ez betetzea, edo eskatzen den dokumentazioa ez zuzentzea horretarako epean.

Ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jasotako eskaera hauek ez onartzea:

1.1. Erakundeek berariaz atzera egiteagatik edo uko egiteagatik:

Toki entitateek sustatutako proiektuen kasuan:

ENTITATEA

PROIEKTUA

Lodosako Udala

2014ko egoeraren partaidetza-diagnostikoa eguneratzea, partaidetza bidezko 2020ko aurrekontuetarako proposamenek harekin bat egin dezaten

Arbizuko Udala

Eskola zenaren erabilerak

Toki ekintzako taldeek, garapenerako lankidetzako GKE-ek, herritarren elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek sustatutako proiektuen kasuan.

ENTITATEA

PROIEKTUA

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sarea elkartea

Hobekuntzak Nafarroako gizartean esku hartzeko ereduan

Teder elkartea (Lizarra)

Parte hartzeko prozesua, 2030 Agenda eta garapen jasangarrirako helburuak (GJH) betetzen lagunduko duten lan-ildoak eta proiektuak jasoko dituena

1.2. Ez betetzeagatik 4.2 (4.2.1) oinarriko baldintzak, toki entitate berak proiektu bat baino gehiago aurkeztu duelako (ez da onartuko ordena kronologikoan azkena aurkeztu zuen proiektua):

ENTITATEA

PROIEKTUA

Zizurko Udala

Parte hartzeko ataria sortzea eta partaidetzazko aurrekontuen lan-proposamena

1.3. Eskatzen den dokumentazioa ez zuzentzeagatik ezarritako 10 eguneko epean:

ENTITATEA

PROIEKTUA

Suma con causa elkartea

Esparru komuna sortzea Azkoiengo elkartegintzan

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten toki entitate, GKE eta elkarte guztiei; eta igortzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen ordezkaritza delegatura.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Iragarkiaren kodea: F2010927