229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpean erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzarena. Behin betiko onespena

Udalak hasiera batez onetsi zuen 2020ko uztailaren 1eko osoko bilkuran, legezko quorumarekin, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iraganik, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan (erabakiaren hasierako onespena 2020ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an).

Ordenantza fiskal horri xedapen iragankor bat gehitzen zaio, honako eduki honekin bat:

XEDAPEN IRAGANKORRA

2020ko martxoaren 14tik eta 2020. urte osoan zehar, bertan behera uztea tasak herriko jabari publikoko lurgaina erabiltzeagatik ostalaritza jarduerei aplikatzen zaizkien eraikuntzako elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, toldoak, haize-babesak eta antzeko instalazioak, bide publikoaren gaineko hegalak edo fatxada-lerrotik irteten direnak, baita baimendutako balkoi eta terrazen beirazko itxiturak instalatzeagatik aplikagarriak direnak.

2020ko martxoaren 14a baino lehen baimendutako erabileren kasuan, apartatu horri dagozkion tasak proportzionalki kalkulatuko dira, data horretara arte igarotako egunen arabera.”

Etxarri Aranatzen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2010942