229. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Erregelamendu organikoaren aldaketa

Berriozarko Udalak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik aipatu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluak udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoan jasotzeko zinegotzien boto eskuordetzea, legezko xedapenean ezarritako kasuetan.

Kontuan harturik Udal honek osoko bilkuran onetsi zuela bere erregelamendu organikoa, 2011ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 6an, eta haren aldaketa argitaratu zela 2012ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19an.

Jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari, bertan zehazten baita ez dela nahitaezkoa jendaurreko aldia ematea toki entitatearen antolamendua ukitzen duten erregelamenduak onesteko.

Horiek guztiak horrela, bada, Udalbatzak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Onestea Berriozarko Udalbatzaren Osoko Bilkuraren erregelamendu organikoaren aldaketa, bertan sartuz honako artikulua:

32.bis artikulua. Zinegotziek botoa eskuordetzeko kasuak.

Berriozarko Udaleko zinegotziek honako kasu hauetan eskuordetzen ahal dute beren botoa:

a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joan ezin den zinegotziak bere botoa beste zinegotzi baten esku utz dezake, erditu ondoko sei astean. Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen boto eskuordetzea egiteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak behar bezala ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eritasun larria izateagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa beste zinegotzi baten esku uzten ahalko du.

c) Ezgai egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasota.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa eskuordetzea, inoiz ez batzordeetan, lan bileretan edo bozketa behar duten bestelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere esku utzia.

f) Besteen esku utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdia baino gehiago.

g) Botoa eskuordetzeko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Berriozarren, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2010993