22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2019ko aurrekontuko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2020ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019ko aurrekontuko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

Murillo el Fruton, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2001220