22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9/2020 FORU AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 10eko 164/2019 Foru Aginduaren aldaketa onesten duena. Foru agindu horren bidez onetsi ziren honako laguntza hauen oinarri arautzaileak: 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak. DDBN: 493673.

2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, argitaratutako deialdian hilabeteko epea ezartzen da eskaerak aurkezteko, Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dela eta, oinarri arautzaileetan ezarritako eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 27an amaitzen da.

IV. eranskineko “Erreferentziako gehieneko prezioak” izeneko taulan azalpen-ohar bat agertzen da eta, atzeman denez, bertan ez da jasotzen gastu orokorrak eta industria mozkina aipatu prezioei aplikatzeko aukera. Horrenbestez, aipatu kontzeptu diruz lagungarriak sartu behar dira.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 10eko 164/2019 Foru Aginduaren I. eranskina. Foru agindu horren bidez onetsi ziren honako laguntza hauen oinarri arautzaileak: 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak.

1. Abenduaren 10eko 164/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko 6.1 oinarria aldatzen da. Aipatu oinarria, eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezteko eta eskatutako betekizunak frogatzeko epeari buruzkoa, honela geldituko da:

“1. Eskabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 20an bukatuko da.

Laguntzen eskaera 2020ko urtarrilaren 27a baino lehen aurkeztu duten interesdunek beste eskaera bat aurkezten ahalko dute, hura aldatzeko edo zuzentzeko, aurreko paragrafoan ezarritako data arte”.

2. Abenduaren 10eko 164/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko 7.7 oinarria aldatzen da. Aipatu oinarria, dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzeko epeari eta moduari buruzkoa, honela geldituko da:

“7. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko eta onuradunek horiek justifikatzeko eta aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30ean amaituko da”.

2. Aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 10eko 164/2019 Foru Aginduaren IV. eranskina. Foru agindu horren bidez onetsi ziren honako laguntza hauen oinarri arautzaileak: 2019ko uztailaren 8an Nafarroako Erdialdean izandako ohiz kanpoko euri-jasen eta uholdeen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko laguntzak.

IV. eranskina –erreferentziako gehieneko prezioei buruzkoa– aldatzen da, aipatu IV. eranskinaren bukaeran jasotzen den oharra zuzenduz. Honela geldituko da ohar hori:

“Oharra: prezioak erabat amaiturik dauden obra unitateei buruzkoak dira, eta horiek gauzatzeko behar diren material guztiak, laneskua eta makinak hartzen dituzte barnean. Prezio horiek aplikatzearen emaitzari gehitzen ahalko zaio jasandako BEZa (berreskuratzen ezin bada BEZari buruzko foru legeriari jarraikiz), baita industria mozkina (%6 gehienez) eta gastu orokorrak (%9 gehienez) ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzea.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2001271