22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

3E/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura aldatzen duena bulegoen mailan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak urtarrilaren 28an eman 5/2016 Foru Aginduaren bidez, orduko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoarena ezarri ziren bulegoen mailan.

Urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuaren bidez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailara arte.

Horrenbestez, bidezkoa da bulegoen lehengo egitura egokitzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organiko berrira.

Ondorio horietarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoa kentzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentutik.

2. Foru agindu hau igortzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 14an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2000595